XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Famili motak Famili nukleorik badagoen ala ez begiratuta, honako famili motaok dauzkagu: - Nukleorik gabeak. Lehen deskribatu diren lau famili nukleoetatik bat ere ez dutenak dira.

Hauek beren artean familia pertsonabakarretan eta pertsonanitz edo konposatuetan bereizten dira.

- Nukleoduna. Kontutan hartu diren famili nukleoetako baten inguruan eratzen dena.

Bereiz daitezke bi kasu, segun eta familian badauden ala ez nukleoari pertenezitzen ez zaizkion pertsonak (familia handitua).

- Nukleoanitza. Kasu honetan, elkarren artean definizioz ahaide diren famili nukleo bik edo gehiagok osatzen dute familia.

Status familiarra Kontzeptu honek, familia bateko kideek familia horretan okupatzen duten posizioa esan nahi du.

Hein batean pertsonek familien edo nukleoen barnean duten antolamendu hierarkikoa adierazten du.

Honako status familiar hauek ezartzen dira: - Pertsona Nagusia. Familiako gainerako kideek halakotzat daukaten hura da.

Badago nahitanahiez pertsona nagusi bat etxebizitzan dagokeen familia bakoitzeko.

- Talde-Burua. Nukleoko gainerako kideek halakotzat izendatutako pertsonari deitzen zaio horrela.

Nukleo bakoitza talde-buru bat bakarrarekin aurkitzen da beti, eta pertsona nagusia izango da bere nukleoaren buru.

- Familiako beste pertsonak. Pertsona nagusiarekin edo talde-buruarekin ahaidetuak egon daitezkeen, edo ez daitezkeen, familiako gainerako kideak dira.

Erreferentziako pertsona Familiako gainerako kideen ahaidetasun-erlazioak zeini begira definitzen diren hura da.

Familia nukleodunen kasuan, erreferentziako pertsona aita izan behar duelako printzipioa ezartzen da, eta honen ausentzian, berriz, ama.

Familia nukleoanitzetan, erreferentziako pertsona, belaunaldirik zaharreneko aita, edo honen ausentzian ama izango da, eta belaunaldi berekoen barnean, adinez nagusiena dena.

Eta famili nukleorik ez dagoen kasuan, pertsona ahaidekorik egon ala ez, adinez nagusiena den hura finkatzen da erreferentziako pertsona bezala.

Kohabitazioa Horrela definitzen da, ezkontzako legezko loturarik gabeko bikote baten ezkondu-bizitza egonkorreko egoera.

Egoerak ez du zerikusirik bikotearen kideetako bakoitzaren legezko egoera zibilarekin.

Homogamia Horrela deitzen da ezkontza bateko ezkontideek kategoria posible guztietatik bat, aldagai berekoa, konpartitzen dutenean, hala nola, jaioterria, eskolatze-maila, etab.